Uztarriaren zozketak

Jaso dute Errigoraren saskia Uztarriako bazkide sarituek

Axun Etxaniz eta Fernando Zabala bazkideak izan dira zozketaren irabazleak, eta horiek Errigoraren saski bana eskuratu dute.

Errigorari esker, Uztarria Komunikazio Taldeak Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako bi saskiren zozketa egin du bazkideen artean, eta dagoeneko jaso dute beren saria zozketaren irabazleek. Axun Etxaniz eta Fernando Zabala bazkideak izan dira zozketaren irabazleak, eta horiek Errigoraren saski bana eskuratu dute.

Euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin jaio zen Errigora egitasmoa duela zazpi urte, eta orduz geroztik hainbat kanpaina jarri ditu martxan euskara sustatzea xede, Nafar helgoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean. Errigoraren saskien salmentatik lortzen den diruaren %25 euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratzen da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide