Iraitz Lizarragaren ipuin kontaketa saioa izan da Udal Liburutegian

Anartz Izagirre 2020ko aza. 10a, 15:42

Lau ipuin kontatu zituen Lizarragak liburutegian: Ez dut ile kizkurrik izan nahi, Katagorri kaskagorrak, Hipopo ipurtandia eta Zein koloretakoa da musu bat? ipuinak. Datorren astelehenean, hilak 16, Yolanda Arrietaren txanda izango da.

XXXI. Ipuin Kontaketen barruan, Iraitz Lizarraga zizurkildarraren saioa izan zen atzo, astelehena, Udal Liburutegian. Bost urteko haurrei zuzenduriko lau ipuin kontatu zituen Lizarragak liburutegian: Ez dut ile kizkurrik izan nahi, Katagorri kaskagorrak, Hipopo ipurtandia eta Zein koloretakoa da musu bat? ipuinak. Hainbat gaztetxo joan ziren ipuinak entzutera, eta gozatu ederra hartu zuten.

Datorren astelehenean, hilak 16, Yolanda Arrietaren txanda izango da. 6-7 urte arteko haurrentzako saioa eskainiko du hark, eta gainontzeko saioetan bezala, ipuin kontaketara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute liburutegira deituta (943-15 71 95) edo WhatsApp mezu bat idatzita (688 81 55 06).