Igandean berriro emango dute Alex Txikonen 'Mendi biluzia' dokumentala

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 10a, 15:17
Alex Txikon, dokumentala aurkezten. (Elena Margüello)

Igandean, 12:00etan ikusi ahal izango da Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoaldia jasotzen duen filma, Soreasu antzokian. Lotura honetan eskura daitezke sarrerak.

Alex Txikon mendigoizaleak Mendi biluzia dokumentala aurkeztu zuen joan den asteburuan Azpeitian, eta harrera oso ona izan zuen filmak. Izan ere, ikus-entzunezkoaren bi emanaldi eskaini zituzten, eta guztira, 400 bat lagun elkartu ziren bi saioetan. Hori horrela, asteburuan berriro emango dute dokumentala. Hain zuzen ere, igandean –azaroak 15– ikusi ahal izango da filma, 12:00etan hasita.

Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoaldia jasotzen duen lana da Mendi biluzia, eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu ditu emanaldiak. Lotura honetan eros daitezke igandeko emanaldirako sarrerak.