Oroimen historikoaz aritu dira Basazabalen hainbat alderdi politikotako euskal ordezkariak

Anartz Izagirre 2020ko aza. 10a, 13:00
Mahai inguruko hizlariak, Basazabalen. (Anartz Izagirre)

Aitor Urrutia (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE) eta Jon Hernandez (Elkarrekin Podemos) izan dira mahai-inguruko hizlariak, eta Jose Luis Arruek (PP) grabazio bat bidali du. Oroimen historikoaren eta giza eskubideen jardunaldiaren barruan antolatu dute solasaldia.

Gaur, azaroak 10, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Memoriaren Eguna da, eta Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako Oroimen historikoa eta giza eskubideak lelopean. Gaurkoan hainbat alderdi politikotako euskal ordezkariak izan dira hizketan Basazabalen egin duten solasaldian: Aitor Urrutia (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE) eta Jon Hernandez (Elkarrekin Podemos), hain zuzen ere; horrez gain, Jose Luis Arruek (PP) grabazio bat bidali du. Sabino Ormazabalek gidatu du saioa, eta oroimen historikoaren gaia izan dute hizpide mahai inguruan. Herritarrez gain solasaldia entzuten izan dira Azpeitiko Udaleko ordezkariak eta Aranzadiko kideak ere; halaber, izan dira saioa online bidez jarraitu dutenak ere.

Bihar, asteazkena, bigarren eta azken solasaldia egingo dute Basazabalen, eta eremu desberinetako hainbat hizlari izango dira: Josu Chueca historialaria, Jon Mirena Landa jurista, Enekoitz Esnaola kazetaria eta Idurre Eskisabel EHUko irakaslea. Aitziber Blanco izango da solasaldia gidatuko duena.