Orduz aldatu dituzte Izarok eta Deñek eskainiko dituzten kontzertuak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 9a, 14:27
Izaro Andres kontzertu batean. (Izaro)

Azaroaren 21ean, zapatua, izango dira bi musikarien kontzertuak. Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak tarteko orduz aldatu ditu Kulturazek: lehen emanaldia 16:00etan izango da, eta 19:00etan bigarrena.

Datorren azaroaren 21ean, larunbatez, Soreasu antzokiko agertokian izango dira Izaro eta Deñe musikariak. Bi emanaldi eskainiko dituzte, baina Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak tarteko, 21:00etarako amaitu behar dira kultur ekitaldiak, eta horregatik, bi musikarien emanaldiak orduz aldatu ditu Kulturaz kooperatibak. Hain zuzen ere, lehen emanaldia 16:00etan eskainiko dute, eta bigarrena, berriz, 19:00etan. Bi saioetarako sarrera guztiak agortuta daude aspaldidanik.