Uztarriaren zozketak

Axun Etxaniz eta Fernando Zabala, Errigora saskien irabazleak

Errigoraren saski berdea.

Uztarriak bi Errigora saski zozkatu ditu bazkideen artean, eta Axun Etxaniz eta Fernando Zabala izan dira irabazleak. Saskiak eros daitezke oraindik: herriko hainbat tokitan nahiz Interneten eska daitezke ostegunera bitartean.

Errigoraren udazkeneko kanpainaren barruan, bi saski zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean. Axun Etxaniz  eta Fernando Zabala izan dira zortedunak; lehenak kaxa berdea eskuratu du, eta kaxa beltza bigarrenak.

Kaxa berdea honako jaki hauez dago osatuta: txitxirioak, ardo ozpina, oliba olio birjina estra, barazki menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare zukua eta Seaskaren egutegia. Kaxa beltzak, berriz, honako osagai hauek ditu: orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba olio birjina estra, kardua, mahats zukua, botila ardoa, piper mamia eta Korrikaren katilua.

Zozketan zorterik izan ez dutenek ere izango dute Errigoraren saskiak eskuratzeko aukera. Hain zuzen ere, ostegunera bitartean –azaroak 12– izango da Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatzeko aukera –Internet bidez edo herriko hainbat gunetan–.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide