'Mendi biluzia' dokumentala aurkeztu du Alex Txikonek

Julene Frantzesena 2020ko aza. 9a, 08:48
Alex Txikon azalpenak eskaintzen atzo. (Elena Margüello)

Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoaldia oinarri duen dokumentala ikusi ez ezik, mendigoizalearen azalpenak entzun ahal izan zituzten atzo Soreasu antzokira joan ziren herritarrek.

Alex Txikon mendigoizaleak Mendi biluzia dokumentala aurkeztu zuen atzo, igandearekin, Soreasu antzokian. Bi emanaldi eskaini zituen, eta han izan zen ikus-entzunezkoaren zuzendaria eta protagonista, herritarrei proiektuaren nondik norakoak azaltzen. Izan ere, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoaldia biltzen duen lana da Mendi biluzia. Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako bi saioetan –17:00etan eta 19:00etan– 200 bat lagun izan ziren Soreasun.