Koronabirusa Azpeitian

Ostalaritza guneak itxita, baina herritarrak kalean

Terrazak hutsik, tabernak eta jatetxeak itxita. Halaxe argitu du gaur egunak; izan ere, gaur sartu dira indarrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaile berriak. Besteak beste, herritarrentzat itxita dira ostalaritza gune gehienak, baina horietako batzuetan lanean ari ziren gaur eguerdi partean, etxerako janaria prestatuko baitute.

Tabernak nahiz jatetxeak itxita izanagatik herritarrak atera dira kalera, hala nola paseora nahiz erosketak egitera. Herriko saltokietan jende ugari ibili da goizean zehar; hainbat dendaren atarian ilarak ere ikus zitezkeen. Baserritarrek Azoka Plazan jarri dituzten postuetara ere joan da jendea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide