Biharko eta asteleheneko zinema emanaldiak 19:00etan izango dira

Julene Frantzesena 2020ko aza. 6a, 10:47

Bihartik aurrera indarrean izango diren Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak tarteko, Ane filmaren bi emanaldi horiek ordubetez aurreratu ditu Kulturaz kooperatibak. Gaurko saioa, baina, 20:00etan izango da.

Gaur, bihar eta astelehenean Ane filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, baina bihartik indarrean izango diren Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak tarteko, biharko eta asteleheneko emanaldiak ordubete lehenago izango dira; hau da, 19:00etan hasiko dira. Dena den, gaur, ostirala, 20:00etan hasita emango dute Ane filma, oraindik ez dagoelako indarrean kultur ekitaldi oro 21:00etarako bukatzeko agindua.