Uztarriaren zozketak

Errigoraren bi saski zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Bazkideek astelehena bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Kaxa berde eta beltz bana irabazteko aukera izango dute bazkideek. Saskiak erosteko aukerak irekita segitzen du: herriko hainbat tokitan nahiz Interneten eska daitezke azaroaren 12a bitartean.

Martxan da dagoeneko Errigoraren udazkeneko kanpaina. Hain zuzen ere, herritarrek azaroaren 12ra arte izango dute Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatzeko aukera –Internet bidez edo herriko hainbat gunetan–. Gainera, bazkideen artean zozkatzeko bi otarre eder eskaini dizkio Uztarria Komunikazio Taldeari, eta bazkideek astelehena bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Kaxa berde eta beltz bana zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Kaxa berdea honako jaki hauez dago osatuta: txitxirioak, ardo ozpina, oliba olio birjina estra, barazki menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare zukua eta Seaskaren egutegia. Kaxa beltzak, beriz, honako osagai hauek ditu: orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba olio birjina estra, kardua, mahats zukua, botila ardoa, piper mamia eta Korrikaren katilua.

Zozketan parte hartu nahi duten Uztarriako bazkideek lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua, Errigora saskia izenburuarekin. Mezuan bazkidearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide