Juaristi ISBk etxean jokatuko du igandeko partida, Circulo Gijon taldearen aurka

Juaristi ISB taldearen partida bateko irudia. (Iraurgi SB)

Kiroldegian izango da partida, igandean, 18:00etan, eta harmailetan edukiera mugatua ezarriko dute. Hori dela eta, ostegunera bitartean bazkideek eta jokalariek soilik erosi ahal izango dituzte sarrerak, eta ostiraletik aurrera edonork.

Juaristi ISB taldeak Circulo Gijon taldea izango du aurkari igande honetan, 18:00etan hasita, kiroldegian. Osasun krisiak eragindako sergurtasun eta osasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da harmailetan, eta ostegunera bitartean bazkideek eta jokalariek soilik izango dute partidarako sarrerak eskuratzeko aukera. Ostiraletik aurrera, aldiz, gainontzeko herritarrek ere erosi ahal izango dituzte sarrerak.

Azpeiti-Azkoitiko taldea Zilarrezko LEB ligako bosgarren postuan dago uneotan, bost punturekin; Ciruclo Gijon taldea, aldiz, ligako azken hirugarren postuan dago.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide