"Burgesiaren hezkuntza kudeaketa" salatu dute dozenaka ikaslek

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 3a, 10:50

Ikasle Abertzaleek egindako deialdiarekin bat eginez, Urola ikastolako eta Ikasberriko dozenaka ikaslek elkarretaratzea egin dute gaur, 10:30ean hasita, Azpeitiko anbulatorioaren alboan. "Pandemiari aurre egiteko aitzakiarekin" azken egunetan hartu dituzten neurriak gaitzetsi dituzte, "oinarrizko eskubide eta askatasunen kontrakoak" direla iritzita.

Ikasle Abertzaleek egindako deialdiarekin bat eginez, eta Burgesiaren hezkuntza kudeaketari ikasle langileok planto! lelopean, Urola ikastolako eta Ikasberriko ikasleek elkarretaratze jendetsua egin dute gaur, 10:30ean hasita, Azpeitiko anbulatorioaren alboan. Koronabirusaren azken asteetako oldarraldiari aurre egiteko agintariek hartu dituzten neurriak gaitzetsi dituzte han bildutakoek. Esan dute neurri horien helburua ez dela herritarren osasuna bermatzea. "Norbanakoen eskubideen eta askatsun politikoen aurkako neurriak izan dira hartu direnak, eta inondik inora ere ez dira pandemiarekin eta birusarekin amaitzeko neurri eraginkorrenak".

Batez ere, bi gauza nahi izan dituzte salatu dituzte elkarretaratzearen bidez: batetik, "neurri horiek irekitzen duten testuinguru berriak gizartearen gehiengoaren probetzea" ekarriko dutela, eta bestetik, "heziguneetan gertatzen ari diren kutsatzeen gaineko kontrol eza eta egoeraren gaineko kudeaketa eraginkorraren falta". Adierazi dute, "osasun bermerik egon ezean", ezin dela aurrez aurreko eskolekin jarraitu. "Langileriaren osasuna da lehenetsi beharrekoa, eta garbi dago hori ez dela inolaz ere burgesiaren lehentasuna".