Viktoria Eugenia beteta aurkeztu dute 'Ospel'

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 2a, 15:41
Xanti Rodriguez Viktoria Eugeniako agertokian, 'Ospel'-en aurkezpenean. (IƱigo Royo)

Xanti Rodriguezen bigarren film laburra atzo estreinatu zuten, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen barruan. Ikusleen harrerarekin pozik agertu da zuzendari azpeitiarra.

Ospel, Xanti Rodriguezen bigarren film laburra, estreinatu zuten atzo. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean eta lehiaketatik kanpo eman zuten filma, eta COVID-19aren pandemiak eragindako aforo murrizketekin, baina Viktoria Eugenia antzokia bete egin zen Rodriguezen lan berria ikusteko.

Zuzendari azpeitiarra pozik dago jendaurreko lehen emanaldi horrek izandako harrerarekin. "Jendearen feedback-a oso ona" izan zela adierazi du, eta "orokorrean, ongietorri borobila" egin diotela ikusleek euskal mitologiaren kondairetan oinarrituta ondu duen lanari.

Estreinaldia eginda, Ospel nazioarteko jaialdietan aurkezten jarraitzea da orain Rodriguezen asmoa, Lekaimerekin ireki zuen bideari jarraituz.

Itxura hau zuen atzo Viktoria Eugenia antzokiak, Ospelen estreinaldia jarraitzeko. (Argazkia: Iñigo Royo)