Euskal Antzerki Topaketak 2020

'Lanaz eta xaharretaz' antzezlanaren emanaldia, bertan behera

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 2a, 13:56

Bonbon Beltz konpainiak ostiralean, azaroak 6, taularatu behar zuen lan hori, XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketen barruan.

Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioa badoa aurrera, baina bidean badira bertan behera gelditzen ari diren emanaldiak. Herenegun, ATX Teatroak taldeak ezin izan zuen umeei zuzendutako Kaskarot lana taularatu, eta datorren ostiralean, azaroak 6, Bonbon Beltz konpainia egitekoa zen emanaldia ere bertan behera utzi dute. Hain zuzen ere, Dinamoa sormen gunean ondutako Lanaz eta xaharretaz taularatzekoak ziren, zahartzaroa eta zaintza jorratzen dituen obra, baina ez dute horretarako aukerarik izango.