Larrin eremuko hirigintza hitzarmena izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2020ko aza. 3a, 08:15
Urriko udalbatzarreko irudia.

Azpeitiko Udalaren eta Sprilur sozietatearen arteko akordioa izango dute eztabaidagai 19:00etan hasiko den udalbatzarrean. Horrez gain, bazterrean utzitako txakurren eta kantuen babesean laguntzeko hitzarmen bat ere jorratuko dute.

Udal ordezkariek gaur, asteartea, egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra. 19:00etan hasita gauzatuko dute bilkura udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 18:00etan, Gobernu Batzarra egingo dute udalean ordezkaritza duten bi alderdietako kideek. Besteak beste, Larrin eremuko hirigintza hitzarmena izango dute hizpide, baita bazterrean utzitako txakurren eta katuen babesean laguntzeko akordio bat ere.

Honako hauek dira biharko bilkuran jorratu dituzten gaiak:

1. Udalbatzak 2020ko urriaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2. Azpeitiko Udalaren eta Sprilur SA sozietatearen arteko hirigintza-hitzarmena, HAPOko Larrin 22. HE garatzeari buruzkoa.

3. Azpeitiko Udalaren etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentroko zerbitzuak emateko kontratazio espedienterako esleipena.

4. Gipuzkoako Abere eta Landare Babesle Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, bazterrean utzitako txakurren eta katuen babesean laguntzeko.

5.- Alkatetzak 2020ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.