Osasuna eta eskubideak mugimenduak deituta, auto karabanak egingo dituzte bihar

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 30a, 18:16
Irailean egin zuten auto karabanako irudi bat. (Ihintza Elustondo)

09:30etan abiatuko dira Arrasatetik eta Hernanitik, eta 12:40 aldera pasatuko dira Azpeititik. Mobilizatzera deitu dituzte herritarrak, maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontra eta eztabaida zientifikoa eskatzeko, besteak beste.

Bihar goizean Gipuzkoan barrena auto karabanak egingo dituzte Osasuna eta eskubideak mugimenduak deituta. 09:30etan bi zutabetan abiatuko dira Arrasatetik eta Hernanitik, 11:50etan Zumaian elkartzeko, eta handik, Azkoititik barrena, Elgoibarrera joango dira guztiak batera. Azpeititik 12:40an pasatzea aurreikusten dute.

Maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontrako manifestazioa izango da biharkoa eta eztabaida zientifikoa eskatuko dute, besteak beste, "gure osasuna gure ardura delako". Autoa hartu eta protestara batzeko eskatu diete herritarrei.

Honako lotura honetan ikus daitezke joan zen irailean Azpeititik igaro zen auto karabanaren argazkiak.