"Arbitrarioki ezarritako salbuespen egoera" salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko GKS-k

Julene Frantzesena 2020ko urr. 30a, 15:49
GKS-k egindako elkarretaratze bateko irudia.

Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lelopean, 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa plazan. Eskubide zibilak nahiz politikoak defendatuko dituzte "oligarkia finantzarioak, politikari profesionalek zein enpresaburu handiek ezarritako salbuespen egoeraren aurrean".

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) "arbitrarioki ezarritako salbuespen egoera" salatzeko eta eskubide zibilak nahiz politikoak defendatzeko elkarretaratzea deitu du biharko, larunbata. Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lelopean, 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa plazan. "Oligarkia finantzarioak, politikari profesionalek zein enpresaburu handiek ezarritako salbuespen egoeraren aurkako kapaina" da GKS-k martxan jarri duena.

GKS-k azaldu duenez, azken egunetan ezarritako neurri murriztaileak "pobrezia, arbitrariotasuna eta kontrol soziala" dira, eta salatu du alderdi politiko guztiek hartu dutela ontzat agertoki hori. GKS-ren ustez, baina, "bi irizpide orokor" lehenetsi behar dira: pertsonen osasuna eta jendartearen oinarrizko eskubideak zein betebeharrak. "Oligarkiak ez ditu ez bata, ez bestea beteko", salatu du, eta azaldu du bi bando nabarmen azaleratu direla: "Gatazka horretan, antolakuntza komunistaren aldeko hautua egin dugu GKSko kideok, eskubide zibil eta politikoen defentsan".