Euskal Antzerki Topaketak 2020

Hasi dira Euskal Antzerki Topaketak

Julene Frantzesena 2020ko urr. 30a, 08:56
'Matriuska' laneko irudi bat. (Azpeitiko Udala)

Atzo, ostegunarekin, hasi ziren XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias aktoreek estreinatu zuten aurtengo edizioa; izan ere, bi aktore horiek Matriuska obra eskaini zuten, Dinamoa sormen gunean. Herritarrek ez zuten hutsik egin; izan ere, dozenaka lagun izan ziren Gaztañagaren eta Eliasen lanaz gozatzen.

Hasi besterik ez dira egin topaketak: gaur eta igandean ere antzezlan bana ikusteko parada izango dute herritarrek. Gaur, ostirala, Vaiven produkzioaken Erlauntza lana ikusi ahal izango da (19:30); eta igandean, berriz, Xake produkzioaken Fadoak entzuten zituen gizona (19:30).