Aurrez izena eman beharko da alokairuko sabelei buruzko solasaldi feministan parte hartzeko

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 30a, 08:30

Solasaldi feministak: alokairuko sabelak nola arautu saioa azaroaren 4an izango da Emakumeen Txokoan, 18:30ean hasita. Osasuna babesteko hartu beharreko neurriak direla eta, lekuak mugatuta egongo dira. Horregatik, joan nahi dutenak emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Emakumeen Txokoak, Solasaldi feministen baitan, alokairuko sabelen gaia jorratzeko saioa antolatu du azaroaren 4rako. Hain zuzen ere, haurdunaldi subrogatuaren legeztatzearen inguruan ariko dira. Itziar Alkorta Zuzenbide zibileko irakasle eta bioteknologian eta giza-ugalketako teknologia berrietan aditua izango da gonbidatua eta June Fernandez kazetari feminista arduratuko da saioa dinamizatzeaz.

Solasaldia Emakumeen Txokoan bertan izango da, 18:30etan hasita, eta antolatzaileek jakinarazi dute beharrezkoa izango dela aurrez izena ematea, lekuak mugatuak izango direlako. Beraz, joan nahi dutenek emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 688 75 10 00 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena. Saioa beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.