Bukatu dute anbulatorio ondoko zubiko lanen lehen fasea

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 29a, 13:40

Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanen lehen fasea bukatu dute dagoeneko. Lehen fase horretan, anbulatorio ondora ematen duen zubiaren aldea moldatu dute. Zubiaren malda leuntzeko, eskailerak berritu eta arrapala egokitu dute, eta zubiaren inguruko urbanizazioa txukundu dute. Irailean hasi zituzten lanak; Art eraikuntza enpresak egin ditu eta 97.596 euroko aurrekontua izan dute lehen fasearen obrek.

Bigarren faseari dagokionez, obra horien proiektua egiten ari dela jakinarazi du udalak. 1766ko Matxinada kalera ematen duen zubiaren aldea egokitzeko obrak dira bigarren fase horretan egingo dituztenak.