Mecanizados Gurrutxaga eta Alberdi Mekanizatuak enpresek bat egin dute

Alberdi Mekanizatu Lanak enpresako lantaldea. (Alberdi Mekanizatu Lanak)

Bi enpresen bategitetik Alberdi Mekanizatu Lanak eratu dute. Pandemia sasoiko "garai zailei" aurre egiteko eta aurrera begira pausoak emateko egin dute bat bi enpresek. Azpeitian eta Azkoitian lantegi bana du sozietate berriak.

Azpeitiko Mecanizados Gurrutxaga eta Azkoitiko Alberdi Mekanizatuak enpresek bat egin eta Alberdi Mekanizatu Lanak enpresa eratu berri dute. Lantegiko ordezkariek azaldu dutenez, pandemia sasoiko "garai zailei" aurre egiteko eta aurrera begira pausoak emateko gauzatu dute bategitea.

Enpresa horretan 40 beharginek egiten dute lan egun, eta sozietate berriak Azpeitiko Arretxe kalean eta Azkoitiko Ugarte industrialdean izango ditu lantegiak –lehen enpresa bakoitzak zuen lekuan–. Hiru lan lerro ditu enpresak gaur egun: piezen mekanizazioa, muntaia zerbitzuak eta entrega nahiz biltegi kontrol zerbitzua.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide