KZguneak zuzeneko lau hitzaldi eskainiko ditu azaroan, sarean

Anartz Izagirre 2020ko urr. 30a, 07:30
KZgunearen Azpeitiko ikasgela.

Astero hitzaldi bana eskainiko dute KZgunearen Youtubeko kanalean, eta sarrera librea izango da. Besteak beste, doako liburu elektronikoak nola deskargatu eta kontaktuak Google kontuarekin nola sinkronizatu erakutsiko dute saioetan.

KZguneak zuzeneko online ikastaroak eskainiko ditu azaroan zehar Youtubeko KZguneaTIC kanalean, eta herritarrek astean hitzaldi bat ikusteko aukera izango dute. IKTei buruzko 30 minutuko hitzaldiak izango dira, eta hainbat gai landuko dituzte bertan; besteak beste, doako liburu elektronikoak nola jaitsi eta kontaktuak Google kontuarekin nola sinkronizatu erakutsiko dute. Saio horietan parte hartu nahi dutenek Interneterako konexioa soilik beharko dute, eta aurrez ez da izenik eman beharko.

Hona hemen euskaraz izango diren hitzaldien egunak eta ordutegiak:

  • Azaroak 5, 11:00etatik 11:30era: 'Doako liburu elektronikoak jaitsi'. Hitzaldirako esteka, hemen.
  • Azaroak 10, 18:00etatik 18:30era: 'Nola gezurtatu berri faltsuak'. Hitzaldirako esteka, hemen.
  • Azaroak 19, 11:00etatik 11:30era: 'Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin. Hitzaldirako esteka, hemen.
  • Azaroak 24, 18:00etatik 18:30era: 'Podcast-ak entzuteko app-ak eta webguneak'. Hitzaldirako esteka hemen.

Hitzaldi horien gaineko informazio gehiago behar duenak, honako lotura honetan topa dezake.