Gabonetako argiak jartzen hasi dira

Julene Frantzesena 2020ko urr. 28a, 12:32

Iristeko ia bi hilabete falta badira ere, udal brigadako langileak hasi dira dagoeneko herriko zenbait txokotan Gabonetako argiak jartzen. Egunotan ari dira zeregin horretan; hain zuzen ere, atzo eta gaur Perez Arregi plazatxoko zuhaitzetan ari dira apaingarriak zintzilikatzen. Abenduarekin piztuko dituzte argiak urtero legez, baina udalak ez du data zehatza jakinarazi oraindik. Argazkian, brigadako beharginak gaur goizean zuhaitzetan argiak jartzen.