Itziar Agirrek irabazi du Bertan merkatari elkartearen 'Prezio Justua' lehiaketa

Andoni Elduaien 2020ko urr. 27a, 18:18
Itziar Agirre, erdian. (Argazkia: Bertan)

2.914 euroko prezioa proposatu zuen Agirrek, eta berak jasoko ditu erakusleihoan zeuden produktu guztiak.

Itziar Agirrek irabazi du Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak urriko kanpaina egiteko abiatu zuen 'Prezio Justua' lehiaketa. Merkatari elkarteak aurtengo erakusleihoan jarritako 25 produktuen balioa 2.914,14 eurokoa izan da, eta azkoitiarra izan da prezio horretatik pasatu gabe erakusleihoaren baliora gehien hurbildu den eroslea; izan ere, 2.914 euroko prezioa proposatu zuen Agirrek. 

Hori horrela, erakusleihoko 25 produktuak irabazi ditu 'Prezio Justua' lehiaketako irabazleak. Era berean, Bertan merkatari elkarteak eskerrak eman dizkie herriko saltokietan erosketak egin dituzten herritarrei eta lehiaketan parte hartu dutenei.