Nekazaritzako ibilgailuei ikuskapenak egitera etorriko dira bihar

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 28a, 08:00

Bi hitzordu jarri dituzte: 09:00etatik aurrera Loiolako geltoki ondoko aparkalekuan ariko dira azterketak egiten; eta 12:00etatik aurrera, Landeta etorbidean, Errezilera eta Tolosara hartzeko biribilgunearen alboan.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte bihar, Azpeitian. Bergarako azterketa guneko teknikariak eta unitate mugikorra etorriko dira horretara, hain zuzen ere, traktore, atoi eta antzerako ibilgailuei azterketa egitera. Bi hitzordu jarri dituzte: 09:00etatik aurrera Loiolako geltoki ondoko aparkalekuan ariko dira azterketak egiten; eta 12:00etatik aurrera, Landeta etorbidean, Errezilera eta Tolosara hartzeko biribilgunearen alboan.