Uralita soltatu da herriko bi eraikinetan, eta suhiltzaileek konponketak egin behar izan dituzte

Ihintza Elustondo 2020ko urr. 25a, 08:15

Bart gaueko haizeteak eraginda soltatu da uralita Plaza Txikiko eraikin batean eta Erdikaleko beste batean. Material hori arriskutsua denez, suhiltzaileak joan dira konponketa lanak egitera.

Bart gaueko haize bortitza tarteko, Alde Zaharreko bi eraikinetan uralita soltatu da. Material hori arriskutsua denez, suhiltzaileek joan behar izan dute konponketa lanak egitera. Plaza Txikiko etxebizitza batean eta Erdikaleko beste batean soltatu da uralita.