Pertsona bat desagertu da Azpeitian, eta haren bila ari dira

Ihintza Elustondo 2020ko urr. 24a, 14:31

Memona Ahmed izena du desagertutako pertsonak, eta 17 urte ditu. Atzo arratsaldean jarri zuen familiak salaketa.

Herritar bat desagertu da, eta haren bila ari da Ertzaintza. Desagertutako pertsonak Memona Ahmed izena du, eta 17 urte ditu. Azpeitian ikusi zuten azkenekoz, eta uste dute Gipuzkoan egon daitekeela. Senitartekoek atzo –ostirala– arratsaldean jarri zuten salaketa Ertzaintzan.

Desagertu zen unean, jertsea, txaleko gris bat, kirola egiteko galtza grisak, eta kirolerako oinetakoak zeramatzan jantzita. Begi marroiak, gaztain koloreko ile lisoa eta 1,65 metroko altuera ditu desagertuak.