Koronabirusa Azpeitian

Eider Mendoza: "Ahalegin kolektibo bat egin behar da"

Berria 2020ko urr. 24a, 10:17

Egoera kezkagarrian dago Gipuzkoa. Neurriak zorrotz betetzeko deia egin du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Azpeitiarra elkarrizketatu du 'Berria' egunkariak.

Gipuzkoako Diputazioko eledun Eider Mendozak (Azpeitia, 1974) etxetik erantzun die galderei, PCR baterako zain dagoen senide batek baldintzatuta.

Gipuzkoak 700.000 biztanle pasa ditu, eta 500 positibotik gora ari dira atzematen egunero. Zerk eragin du egoera hau?

Arnasa hartzen ari ginen, eta uste dut erlaxatu egin garela. Jabetu behar dugu denoi eragiten digula, eta, geure buruaz harago, gainerakoak ere zaindu egin behar ditugula. Badakit ez dela erosoa maskarekin ibiltzea, ezta gure ilobak, aitona-amonak eta beste ezin besarkatzea, baina beharrezkoa da orain halakoak moztea elkar zaindu nahi badugu.

PCRak gero eta herri gehiagotan egiten dira. Zein da mezua?

Herri batean erabakitzen bada PCRak egin behar direla kutsadura maila neurtzeko, joan egin behar da, eta ez parte hartzea arduragabekeria galanta da. Gutako bakoitzaren arduragabekeriak gainontzekoei ere eragiten die.

Zahar egoitzetako egoera ere kezkatzekoa da. Langileak kexu dira. Zer egin asmo du foru aldundiak?

Baliabideei dagokienez, egoitza guztiek dituzte nahikoa baliabide egoera honi aurre egiteko. Hori argi gera dadila. Inon baino baliabide gehiago daudela esango nuke. Ondo egiten ari dira lan. Tentsio eta presio handiarekin, baina ardura handiz ere bai. Langileak eta etxekoak ere bai: gure esker ona guztiei. Arazo nagusia kanpoan dagoen kutsadura maila da. Eta egoitzak babestu egin behar ditugu. Eduki ditzaketen bestelako aldarrikapenak zilegi dira, baina daukagun lehentasun nagusia egoiliarrak babestea da.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkarian.