Azaroan hasiko dira Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegiko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko lanekin

Julene Frantzesena 2020ko urr. 22a, 09:48
Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikinaren sarrera. (Azpeitiko Udala)

Dagoeneko esleitu ditu lanak Azpeitiko Udalak. Sarrera nagusia egokituko dute, eta gainera, autobusaren zain egoteko estalpea ere eraikiko dute. Lanak bi hilabeteko epean bukatzea aurreikusten du erakundeak.

Azpeitiko Udalak esleitu ditu Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegi kaleko 2. zenbakian kokatutako eraikineko irisgarritasuna hobetzeko lanak, eta erakunde horrek jakinarazi duenez, azaroan hasiko dira obrekin.

Sarrera nagusian egingo dute aldaketa handiena; izan ere, eskailerak eraitsi eta eremuai egokituko dute. Oinezkoentzat eskailerak eta arranpa eraikiko dituzte, eta ibilgailuentzat ere moldatuko dute sarrera. Gainera, ikasleak autousaren zain egoteko estalpea ere egingo dute sarreran.

Lanek 65.147,24 euroko aurrekontua dute, eta horiek bi hilabeteko epean bukatuko dituztela aurreikusten du udalak.