Bertan behera gelditu da Idoia Torregaraik liburutegian eskaini behar zuen bakarrizketa saioa

Julene Frantzesena 2020ko urr. 22a, 09:14

Umoregile usurbildarra gaur zen saioa eskaintzekoa. Udal Liburutegien Nazioarteko eguna izango da etzi, zapatua, eta horregatik antolatu zuten bakarrizketa. Oraingoz ez dute data berririk jakinarazi.

Bertan behera gelditu da Idoia Torregarai umoregile usurbildarrak gaur liburutegian eskaini behar zuen bakarrizketa saioa. Udal Liburutegiko ordezkariek azaldu dutenez, "ezbehar" baten ondorioz atzeratu behar izan dute emanaldia, baina oraingoz, ez dute data berririk jakinarazi.

Liburutegien Nazioarteko Eguna izango da etzi, larunbata, eta egun horren harira antolatu zuten liburutegiko kieek Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan izeneko bakarrizketa.