Ikusle taldearen bigarren saioa izango da bihar Dinamoan

Anartz Izagirre 2020ko urr. 26a, 12:00

19:00etan hasiko da saioa, eta parte hartzeko aurrez ez da izenik eman beharko. Hamilton Finlay artistaren irudi bat hartuko dute abiapuntu biharko saioan.

Joan zen irailean Ikusle Taldea jarri zuten martxan Dinamoan irudiez hitz egiteko eta hausnartzeko, eta bihar, asteartea, izango da bigarren saioa, 19:00etan hasita. Lehenengo juntadizoan Raymond Pettibon artistaren marrazki bat izan zuten abiapuntu, eta bigarren honetan, Hamilton Finlay artistaren beste irudi bat izango dute hizketagai. Bertan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko, eta edonork izango du bertaratzeko aukera. Hileko azken astearteetan izango dira saioak.

Hona hemen Finlayren irudia: