Istripu bat tarteko, izugarrizko auto ilarak sortu dira Azpeitia eta Zestoa artean

Julene Frantzesena 2020ko urr. 21a, 08:00
Zestoako bainuetxearen parean izan da istripua.

GI-630 errepidean, Zestoako bainuetxearen parean, izan da istripua. Ez da inor zauritu. Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen, baina izugarrizko auto ilarak sortu dira Azpeitia eta Zestoa artean.

Auto ilara ikaragarriak sortu dira gaur, asteazkena, goizean, Azpeitia eta Zestoa artean, bi autoren arteko istripu baten ondorioz. 08:00 aldean izan da ezbeharra GI-630 errepidean, Zestoako bainuetxearen parean. Bi autok elkar jo dute, baina Ertzaintzaren arabera, ez da inor zauritu. Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen, baina auto ilara izugarriak sortu dira bi norantzetan; hau da, Zumaiarako eta Azpeitirako norantzetan.