Txikienek adi-adi entzun dituzte Miriam Mendozaren ipuinak

Olaia Juaristi 2020ko urr. 20a, 17:13
Atzoko ipuin kontaketako irudi bat. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Arratsalde ederra pasatu zuten atzo Udal Liburutegiko ipuin kontaketa saiora gerturatu ziren haurrek. Urriaren 26an  Maite Frankok eskainiko du 6 eta 7 urteko umeei zuzendutako saioa. Hara joateko, aurrez izena eman beharko da.

Ikasturte berriarekin, ipuin kontaketen XXXI. edizioa jarri zuten martxan Udal Liburutegian, eta atzokoan beste saio bat izan zen. Miriam Mendoza ipuin kontalariarekin arratsalde ederra pasatu zuten Enparan Dorretxera bertaratu ziren 5 urteko haurrek. Saioan, hainbat ipuin entzun zituzten adi-adi: ilargiaren eta eguzkiaren ipuina, buztinezko etxean bizi ziren azukrezko aitonarena eta gatzezko amonarena nahiz Rapunzel, urrezko ilea zuen neskatoarena.

Hurrengo saioa urriaren 26an izango da, 6 eta 7 urteko umeei zuzenduta. Maite Frankok eskainiko du emanaldia, 18:00etan hasita. Plazak mugatuak izango dira, eta aurrez izena eman beharko da Enparan Dorretxean kokatuta dagoen liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 Whatsapp zenbakira mezua idatzita.