Kanpaina berria jarri du martxan Atzegik bere 60. urteurrenean

Andoni Elduaien 2020ko urr. 20a, 13:37

Gaur, asteartea, Atzegik kanpaina berria aurkeztu du Azpeitiko Basazabal jauregian. 60 urte bete dira aurten elkartea talde bezala adimen desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten hasi zenetik. Orain artekoa azpimarratuta, etorkizunean bidelagunek izango duten garrantziari indarra eman nahi izan diote kanpaina berriaren aurkezpenean Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Aloña Agirre Atzegiko koordinatzaileak eta Naroa Uria bidelagunak. Hain zuzen ere, ’60 urte bidelagunak biltzen’ izena jarri dio Atzegik aurtengo lemari.

Erlazionatuak