Azoka Plaza arrosa kolorez, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Maialen Etxaniz 2020ko urr. 19a, 21:06

"Bularreko minbizia pasatzen ari direne herritarrei zein ingurukoei elkartasuna eta babesa adierazteko" lazo arrosa jarri dute udaletxean, eta iluntzean arrosa kolorez argiztatu dute Azoka Plaza. 

Gaur Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta data hori gogoan izan du Azpeitiko Udalak. Urtero gisan, lazo arrosa jarri dute udaletxean, eta gauean arrosa kolorez argiztatu dute Azoka Plaza, "gaixotasun hori pasatzen ari direnei zein ingurukoei elkartasuna eta babesa adierazteko".