Voodoo Charms eta Indian Feathers taldeen kontzertuak, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko urr. 19a, 14:20

Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren barruan kontzertu bana eskaini zuten bi taldeek ostiralean, hilak 16, eta hainbat herritar joan zen kontzertuak ikustera.

Askotariko doinu eta melodiak entzun ahal izan ziren joan zen ostiralean, hilak 16, Sanagustin kulturgunean; izan ere, Voodoo Charms eta Indian Feathers taldeek kontzertu bana eskaini zuten bertan Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren barruan. Abuztuan ziren bi taldeak Azpeitian kontzertua eskaintzekoak, baina koronabirusaren agerraldia medio, Kulturazek bertan behera utzi zuen ekitaldia. Ostiralean, ordea, bi taldeen jarraitzaileek ez zuten hutsik egin, eta hainbat herritar joan zen emanaldiotara. Honako lotura honetan ikus daiteke bi kontzertuetako argazki bilduma osoa.

(Argazkiak: Alberto Beloki/Kulturaz)