Alaia Juaristi patinatzailea, Espainiako txapeldun

Julene Frantzesena 2020ko urr. 19a, 14:56
Alaia Juaristi podiumeko lehen postuan.

18 urtez azpiko patinatzaileen moldalitatean lortu zuen atzo urrezko domina. Larunbatean, berriz, bigarren egin zuen estilo klasikoko lasterketan. Jacan jokatu zuten Rollereskien Espainiako Txapelketa.

Alaia Juaristi patinatzaileak Rollerskien Espainiako Txapelketa irabazi du, 18 urtez azpiko patinatzaileen moldalitatean. Asteburuan Jacan (Huesca, Espainia) jokatu dute txapelketa, eta bi modalitatetan lehiatu zen azpeitiarra: zapatuan estilo klasikoan eta patinatzaile modalitatean atzo. Bietan ala bietan lan ona gauzatu zuen Juaristik; izan ere, bi domina eskuratu zituen. Patinatzaile modalitateko proba irabazteaz gain, bigarren egin zuen estilo klasikoko lasterketan.