'Kale b(a)rroka-1620 Nafarroako Lo(r)aldia' antzezlana, irudietan

Euskal Herriko historiaren inguruko antzezlana izan da gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean, eta hainbat herritar joan da saioa ikustera. Nafarroako parlamentari batek 1620. urtean osatutako testu bat du oinarri obrak.

Kale b(a)rroka-1620 Nafarroako Lo(r)aldia antzezlana ikusteko aukera izan da gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Urolako Nafar Zuzterrak taldeak antolatu du saioa, eta antzezlana hasieran herriko kaleetan zehar egiteko asmoa bazuten ere, Eusko Jaurlaritzaren segurtasun neurriak medio, Sanagustinen egin dute azkenean.

Duela 400 urte, 1620an, Euskal Herriaren historian mugarri izan den zerbait gertatu zen: Frantziak lege bat egin zuen Nafarroa estatu horretara batzeko, eta lege horren kontra, Nafarroako parlamentari buruak testu bat osatu zuen. Testu horren inguruko antzezlana da Kale b(a)rroka-1620 Nafarroako Lo(r)aldia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide