Espainiako Vueltak errepide mozketa eragingo du asteartean, Azpeitian

Nerea Uranga 2020ko urr. 16a, 18:08

Asteartean, urriaren 20an, hasiko da Espainiako Vuelta. Lehen etapa Gipuzkoan hasi eta bukatuko da. Egun horretan, Azpeititik igaroko da txirrindularitza proba, eta ondorioz, 14:00etatik 15:15 aldera artean, GI-631 errepidea (Zumaia eta Zumarraga artekoa) bi noranzkoetan itxi egingo dute ibilgailuentzako. Azpeitiko Udalak barkamena eskatu die herritarrei, bide mozketa horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.

Datorren asteartean, urriaren 20an, Azpeititik igaroko da Espainiako Vuelta txirrindularitza proba. Ondorioz, 14:00etatik 15:15 ingurura arte GI-631 errepidearen (Zumaia eta Zumarraga artekoa) Azpeitiko zatia bi noranzkoetan itxita egongo da ibilgailuentzako.

Azpeitiko Udalak bide mozketa horrek sortuko dituen eragozpenengatik barkamena eskatu die herritarrei. Udalak zehaztu du herri barruko beste errepideei ez diela zuzenean eragingo Vueltak.

Espainiako Vuelta asteartean, urriaren 20an, hasiko da. Lehen etapa Gipuzkoan izango du, Irunen hasiz eta Arraten (Eibar) bukatuz; 173 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Egun horretan, Azpeititik 14:45-14:55 inguruan igaroko da Vuelta; Zestoatik etorri eta Azkoitirantz joango dira txirrindulariak.