Koronabirusa Azpeitian

700 herritarrek eman dute izena probak egiteko baheketa selektiboaren lehen egunean

Gaur 20:00ak arte egingo dituzte probak Izarraitzen. Bihar, gaur bezala, 13:00etatik 20:00etara egingo dituzte; eta zapatuan, berriz, 09:00etatik 14:00etara.

Azpeitiar ugari joan da 13:00etatik aurrera Izarraitz pilotalekura, Osakidetzak herrian martxan jarri duen PCR bidezko baheketa selektiboaren lehen egunean. 17 eta 40 urte arteko 3.759 herritar daude proba egitera deituta, eta Ana Errasti anbulatorioko arduradunak frontoian bertan jakinarazi duenez, 700 bat lagunek eman dute izena lehen egun honetan PCR-ak egiteko. Herritarrek deialdiari emandako erantzuna "ona" izaten ari da, Errastiren esanetan.

Gaur 20:00ak arte egingo dituzte probak Izarraitzen. Bihar, gaur bezala, 13:00etatik 20:00etara egingo dituzte; eta zapatuan, berriz, 09:00etatik 14:00etara. Aldez aurretik eskatu behar da PCR proba egiteko hitzordua, Azpeitiko anbulatorioko 943-02 54 00 telefono zenbakira edo Osasun Aholku Zerbitzuko 900-20 30 50 telefono zenbakira deituta.

Baheketa selektiboaren lehen uneetan jasotako irudiak eta adierazpenak daude jasota bideo honetan.

Erlazionatuak

Hasi dira PCR baheketa selektiboa egiten Izarraitz pilotalekuan

Gizartea

Guztira, 17 eta 40 urte bitarteko 3.759 herritar daude testa gauzatzera deituta; hau da, Azpeitiko biztanleen %24,88.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide