Organo Erromantikoaren XXI. Zikloko azken emanaldia, igandean

Itziar Urbieta organo-jotzaile azpeitiarra, artxiboko irudi batean.

Itziar Urbieta eta Loreto Fernandez Imaz organistek eskainiko dute kontzertua, eta banaka zein lau eskutara joko dute. 20:00etan izango da, Loiolako Santutegian.

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloa ari da amaierara iristen; izan ere, Azpeitiko emanaldietako hirugarrena eta azkena etzi, igandea, izango da. Etxeko musikari bat ariko da Loiolako Santutegian, 20:00etan hasita: Itziar Urbieta organista azpeitiarrak eskainiko du kontzertua, Loreto Fernandez Imaz organistarekin batera. Pieza batzuk banaka joko dituzte, eta besteak, binaka, lau eskutara.

Azkoitian eta Bergaran ere emanaldi bana izango da bihar, zapatua. Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian (20:00), Przemyslaw Kapitula organistak kontzertua eskainiko du, eta Bergarako San Pedro parrokian, Oscar Candendo organista eta Ana Otxoa sopranoa ariko dira (20:00).

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloari urriaren 24an emango diote amaiera, Azpeitiko eta Bergarako organo ikasleak Azkoitian emango duten kontzertuarekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide