Lau orduz itxiko dute Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidea bihar gauean

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 13a, 16:21
Aizpurutxon udatik ari dira bidelanak egiten eta trafikoa semaforoen bidez antolatzen. (Nerea Uranga)

Aizpurutxon egiten ari diren lanak medio direla, 22:30ean etengo dute ibilgailuen joan-etorria auzo horren parean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, bihar, urriak 14, Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen GI-631 errepideko zirkulazioa eten egingo dute, Aizpurutxo parean. Errepidea 22:30ean itxiko dute 25,800 kilometro puntuan, eta lau orduz egongo da itxita "gutxi gorabehera".

Abuztuan hasi zituzten Aizpurutxon oinezkoentzako pasabidea eta zubia eraikitzeko lanak. Hain zuzen ere, Urola ibaiaren gainean oinezkoentzako pasabidea jartzeko lanak hasiko dituzte bihar; 24 metroko luzera duen egurrezko pasabidea kokatuko dute. Aldundiak azaldu duenez, pasabidea muntatuta iritsiko da eta galtzada osoa hartuko duen garabi batekin jarriko dute.