Ikastetxeetako lan sindikalaz aritu dira urriaren 12ko Herri Eskoletan

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 12a, 16:52

Jaiegun arrotzei intsumisioa leloarekin, hainbat gaztek egin du bat Azpeitiko Ikasle Abertzaleek antolatutako jardunaldiarekin.

Gaur, urriaren 12a, Hispanitatearen Egunean ospatzekorik ez dutela aldarrikatu dute beste urte batez hainbat ikaslek, baita Azpeitian ere.

Azpeitiko Ikasle Abertzaleek antolatuta, Herri Eskolak egin dituzte aurten ere. Hain zuzen ere, Lan sindikala ikastetxeetan eta autodefentsa sareak izeneko hitzaldi-tailerra egin dute goizean Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Hainbat gaztek egin du bat deialdiarekin, eta ikastetxeetako lan sindikala eta Ikasle Autodefentsa Sarea izan dituzte hizpide.

Herri Eskolen jardunaldia bukatuta, Gaztetxean elkartu dira berrio ikasleak, bazkarirako.