Organoa, tronpeta eta sopranoa elkarrekin, dozenaka herritarren gozamenerako

Urtzi Oteiza eta Olaia Juaristi 2020ko urr. 12a, 10:48

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan kontzertua eskaini zuten atzo Loiolako Santutegian. Datorren igandean izango da Loiolako hirugarren eta azken kontzertua.

Ignacio Arakistain organo-jotzaile eta Jon Aramendi tronpeta-jotzaile azpeitiarren nahiz Mariatxen Urkia soprano aretxabaletarraren emanaldiekin gozatu zuten atzo Loiolako Santutegira gerturatu diren dozenaka musikazalek. 

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan, kontzertua eskaini zuen hirukoteak, 20:00etan hasita, eta hamar pieza ederrez gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Organo doinuekin ireki zuten saioa, eta haren ondoren Haendel musikariaren The Holy City abestia jo zuten hiru protagonistek batera. Jarraian, bi pieza eskaini zituzten Ennio Morriconeri omentzeko, eta gero, beste sei abesti ezagunez osatutako errepertorioa jo zuten, bakarka nahiz elkarrekin. 

Datorren igandean, urriak 18, izango dute musika zaleek organo zikloaren barruan Azpeitiko hirugarren eta azken hitzordua santutegian, Loreto Fernandez Imaz eta Azpeitiko Itziar Urbieta organo-jotzaileen kontzertuarekin. Atzokoa bezala, 20:00etan hasiko da emanaldia.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)