'El Drogas' dokumentala eta 'Vicky el Vikingo y la espada magica' filma ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 14a, 08:00

El Drogas dokumentala eta Vicky el Vikingo y la espada magica filma emango ditu Kulturaz kooperatibak asteburuan Soreasu antzokian. El Drogas igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) emango dute, eta Vicky el Vikingo y la espada magica filma, berriz, igandean (16:30). Hiru emanaldi horietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Enrique Villareal Drogas Barrikada taldeko abeslari eta baxu jotzaile ohiaren ertzak ikertzen dituen dokumental biografikoa da Natxo Leuzak zuzendu duen El Drogas lana. Protagonistaren biografia eta Iruñeko historia erakusten ditu dokumentalak: Txantrean nola bizi zen 1970eko hamarkadan, German Rodriguezen heriotza, nola hasi zen Drogas Barricada taldea sortzen Iruñeko merkatuan, eta abar. Gertukoen testigantzak ere jasotzen ditu dokumentalak. Aurtengo Zinemaldian estreinatu dute lana.

Vicky el Vikingo y la espada magica animaziozko filma, berriz, iaz egin zuten Alemanian, eta Eric Cazes da haren zuzendaria. Honako hau da haren sinopsia: "Vicky vikingo desberdina da: ez da indartsua, baina adimena, inork baino hobea du. Halvar, bere aitak, etsaiari ezpata magikoa lapurtzeak buruhausteak baino ez dizkie ekarriko, madarikatutako ezpata baitzen bere aitak ostu zuena. Vickyk, ezpataren madarikazioa hausteko, irla hurrun batera joan beharko du..."