Organo Erromantikoaren XXI. zikloko bigarren emanaldia, igandean

Julene Frantzesena 2020ko urr. 9a, 08:00
Ignacio Arakistain artxiboko irudi batean.

Ignacio Arakistain organistak eskainiko du kontzertua, Jon Aramendi tronpeta-jotzailearekin eta Mariatxen Urkia sopranoarekin batera. 20:00etan izango da, Loiolako Santutegian.

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloa hasi da erdibidera iristen; izan ere, aurtengo emanaldietako bigarrena etzi, igandea, izango da. Etxeko musikari bat ariko da Loiolako Santutegian, 20:00etan hasita: Ignacio Arakistain organistak eskainiko du kontzertua, Jon Aramendi tronpeta-jotzailearekin eta Mariatxen Urkia sopranoarekin batera.

Azkoitian eta Bergaran ere emanaldi bana izango da bihar, zapatua. Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian (20:00), Oscar Candendo organo-jotzaileak eta Ana Otxoa sopranoak eskainiko dute kontzertua, eta Bergarako San Pedro parrokian, Mikel Ansola organistak eta Akelarre abesbatzak eskainiko dute saioa (20:00).