Julen Alonsoren 'Sutan dantzan' ikuskizunak birritan bete zuen Soreasu

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 6a, 08:54

Orioko trikitilariak, Eneritz Aulestiak, Oinkari dantza taldeak eta gonbidatuek jendearen txalo beroak jaso zituzten igande arratsaldeko bi emanaldietan.

Aurreikusitako arrakastarekin borobildu zuten igande arratsaldea Julen Alonsok eta bere Sutan dantzan ikuskizunean parte hartzen duten gainerako lagunek zein gonbidatuek. Hasieran iragarritako emanaldi bakarrerako sarrera guztiak duela hilabete agortuta, egun berean bigarren saio bat ematea adostu eta hura ere jendez bete zuten Orioko trikitilariak, Eneritz Aulestia pandero-jotzaileak eta Oinkari taldeko dantzariek. Musika eta dantza ikuskizunaz gozatzeko irrikitan ziren ikus-entzuleek txalo zaparrada beroekin eskertu zuten oholtzara igo ziren artista guztien lana eta ahalegina.

Kulturaz kooperatibak igande arratsaldekoaren argazki bilduma mardula igo du sarera.