Xake ikastaroak antolatu dituzte beste urte batez

Maialen Etxaniz 2020ko urr. 5a, 10:44

Azpeitiko Xake Taldeko kideek astelehenetan eta ostegunetan eskainiko dituzte ikastaroak Basazabal jauregian. Edozein adinetako herritarrek har dezakete parte saioetan. 

Azkenen urteetan bezala, aurten ere xake ikastaroak eskainiko ditu Xaputarrak Azpeitiko Xake Taldeak. Astelehenetan eta ostegunetan eskainiko dituzte saioak, 18:00etatik aurrera Basazabal jauregiko bigarren solairuan.
 
Edozein adinetako herritarrek izango dute ikastaroan parte hartzeko aukera. Antolatzaileek azaldu dutenez, xakearen inguruko "oinarrizko kontzeptuak" erakutsiko dituzte saioetan. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Basazabal jauregira azaldu, 665 700 501 telefonora mezu bat bidali edo urangajedrez@gmail.com helbidera idatz dezakete.