Esteban Elizondoren kontzertuarekin hasi dira Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren Azpeitiko emanaldiak

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 5a, 10:22

Donostiarrak Jose Enrique Ayarra organo-jotzaile zenaren omenezko saioa eskaini zuen atzo iluntzean Loiolan.

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren Azpeitiko emanaldiak martxan dira. Atzo iluntzean, Esteban Elizondo maisu donostiarraren kontzertuarekin ireki zen zikloaren barruan Loiolako basilikan antolatu dituzten hiru saioko saila.

Elizondoren kontzertua Jose Enrique Ayarra organo-jotzaile espainiarraren omenezkoa izan zen; Sevillako katedraleko organo-jotzailea izan zen Ayarra 1961etik 2018ra. Hamar egileren piezak eskaini zituen organo-jotzaile donostiarrak atzo Loiolan; Johan Sebastian Bachen musikarekin ireki zuen kontzertua, eta haren atzetik etorri ziren De Sola, Gorriti, Otaño, Torres, Beobide, Elduaien, Guridi, Garbizu eta Urteagaren lanak.

Datorren igandean, urriak 11, izango da basilikan aurtengo organo zilkloaren bigarren kontzertua, Bi azpeitiar, Ignacio Arakistain organista eta Jon Aramendi tronpeta-jotzailea, eta Mariatxen Urkia sopranoa izango dira protagonistak, 20:00etatik aurrera