Urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Jabier Larrañaga diputatuari elkarrizketa

Uztarria.eus 2020ko urr. 4a, 17:58

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatua da Jabier Larrañaga azpeitiarra. Bigarren agintaldia du kargu horretan, eta koronabirusak eragindako krisialdiari aurre egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak jorratu nahi dituen ekonomia politikak hizpide izan ditu, besteak beste, urriko Uztarria aldizkarirako Ihintza Elustondo kazetariak egin dion elkarrizketan.

Datorren asteazkenean, urriaren 7an, hasiko da Uztarria urriko aldizkariaren aleak bazkideei eta harpideei etxez etxe banatzen. Udako oporren ondorengo lene zenbaki horretan hainbat gai jorratu ditu Uztarriak, eta irakurleek eskura izango dituzten edukien artean dago Jabier Larrañagari egindako elkarrizketa.

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatua da azpeitiarra. Bigarren agintaldia du kargu horretan, eta koronabirusak eragindako krisialdiari aurre egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak jorratu nahi dituen ekonomia politikak hizpide izan ditu, besteak beste, Ihintza Elustondo kazetariak egin dion elkarrizketan.

Elkarrizketa horren aurrerapena ikus daiteke bideoan.